lunes, 24 de noviembre de 2008

Ametsa

Beste egunean amets bat euki nuen. Amets hau askotan eukitzen dut. Amets horretan nik ahalmen espezialak dauzkat. Ahalmen horrekin hegan egin ahal dut artilugio ortopedikorik gabe, hau da aparatu laguntzarik gabe. Amets horretan nik uribitarte kaiatik ibiltzen nago bakarrik. Bapatean izugarrizko arrama entzuten dut eta atzerantz ikusterakoan ikusten dut nola Isozaki dorreko azken pisuan gas leherketa batek itzelako sua eragin duela. Momentu horretan telefonoz suhiltzailei deitzen diet, bost minutu ta gero suhiltzaileak agertzen dira baina beraien ureztodirekin ez dira ailegatzen eta nola jendea zegoenenz dorrearen barruan ateratzen diete beste ureztodi bat ekartzen zuten tartean. Kalea jendez beteta zegoen eta hainbat kazetari zeuden sua filmatzen. Nik hegan egiteko ahalmena neukala, nekienez urez betetako ontzi bat hartu nuen eta salto bat egin nuen eta aireratu nintzen dorrearen azken pisuraino orduan nik neukan ura suari bota nion eta sua txikitu zen. Gero pesuan sartu nintzen eta zegoen jendea eskutik hartu nien eta salto batekin kalera jauzi ginen zauri bat egin gabe. Bapaten izugarrizko jende balntza ni nengoen lekura etorri zen eta hainbat galdera egin zidaten. Hurrengo astean telebistako langile batek deitu zidan nik telebistara joateko nire ahalmenak erakusteko 60000 eurogatik nik pentsatu gabe telebistara joan nintzen eta nire ahalmenak erakustean nire iratzargailuak jo zuen eta ni esnatu nintzen.